ABELTZAINTZA ESTENSIBOA.
ANIMALIAK BASOZAIN
Abeltzaintza estentsiboa animaliak ingurunean bazkatzen uzten dituen abeltzantza mota da. Animaliak ez daude itxita, eremu zabal batean ibiltzeko eta bazkatzeko aukera dute. Modu honetan animaliak egoera hobean aurkitzen dira. Animaliek bilatzen dute kontsumitzen duten janariaren parte handi bat, hortaz, abeltzainek ez diete janari guztia eman behar, osatu besterik ez.
Baina ez da hori ingurumenarentzako ezaugarri on bakarra. Energia gutxiago kontsumitzen da haiek hazteko, ez baitute denbora guztian toki itxi batean egon behar. Animaliak elikagaiak sortzeko ekosistemen parte direnez, bioaniztasuna mantentzen laguntzen dute. Abereak, ez dira janaria soilik, dauden tokian bazkatzen dutenean eremu hori aberasten dute. Mendiari egiten dioten ekarpena handia da, mendien garbiketaz arduratzen dira suteak eragin ditzaketen sasiak gutxituz, bideak mantenduz nahiz eta lagundu behar zaien ere, noski! Eta ez da ahaztu behar haien gorotza mendian sakabanatu eta ongarria dela naturarentzat.
BA AL ZENEKIEN BEHIEK HONDAKINEN KUDEAKETAREN KATEAN ROL GARRANTZITSU BAT DUTELA?
Behiek ez dute urteko sasoi guztietan behar adina jan aurkitzen mendian. Belar eta kimuez gain abeltzainek beste janari gehigarri bat eman behar diete. Ola sagardotegiko sagar patsa (sagardoa egiterakoan geratzen den sagar hondakina) Oihanaldeko behien elikagai bilakatzen da, batentzat hondakina dena beste batentzat aukera bihurtuz. Aldi berean, behien gorotzetik sortutako ximaurra beste baratza batzuetara eramaten da, behien hondakina baratzeko ongarri bilakatuz.