ELIKADURAK EMAKUME AURPEGIA DU

 

 

BIDEOA

 

Gazteen ahots eta esperientziak ezinbestekoak ditugu agroekologiaren nondik norakoak zehazteko. Horregatik, gai hauek beraiekin jorratzeko baliabideak sortzen ari gara, oinarritik hasita: Lurretik.

 

AGROEKOLOGIA ALA AGROINDUSTRIA?

Agroekologiaren bozeramaile moduan Porru Patata Anderea dugu, Madame Vichyssoise aldiz eredu agroindustrialearen defendatzailea da. Beraien arteko elkarrizketan murgiltzerik nahi?

ILUSTRAZIOAK

 

‘Elikadurak emakume aurpegia du’ proiektuaren baitan, Lehen hezkuntzako azken maila edo zikloan dauden ikasleentzat agroekologia lantzeko aproposak dira. Julia Lasa ilustratzailearekin batera sortutakoak dira.

Labore Txingudiren oinarria den agroekologiaren balioak ulertzeko ilustrazioa. Elikagaiak ekoizteko modu honek ingurumena eta pertsonen zaintza du ardatz. Julia Lasa ilustratzailearekin batera sortutakoa da.