GARAPEN JASANGARRIRAKO HELBURUAK LANTZEKO

UNITATE DIDAKTIKOA

 

Garapen Jasangarrirako Helburuak eta 2030 Agenda, Lehen hezkuntzako azken maila edo zikloan dauden ikasleentzako aproposa da. Labore Txingudi, Ara!Gorputz eta BDSKoop elkarteok sortu dugu eta Garapen Jasangarrirako Helburuak klasean edo taldean landu nahi dituen ororentzako eskuragarri uzten dugu. Taldean etorkizun hobe bat pentsatzeko lan tresna da.

Sakatu ondoko irudian unitate didaktikoa deskargatzeko.

BARAZKIEN KARTA JOLASA

Hona hemen barazkiak, haien hostoak, loreak eta fruituak ezagutzeko jolas-karta.

Etxean inprimatzeko dokumentua HEMEN dago eta ondorengo irudian klik eginda->

(*Fitxategia inprimatu, moztu eta karten aurreko partea atzekoarekin itsasi)

AGROEKOLOGIA LANTZEKO GIDA

 

Gida honek agroekologia ikasgeletan landu ahal izateko baliabide bat izan nahi du. Agroekologia ekoizpen eredu bat baino askoz gehiago dela ulertzen dugu, bizirik dagoena babestea helburu duen mundu ikuskera oso bat hain zuzen.

 

Sakatu ondoko irudian (edo HEMEN) gida deskargatzeko.

POESIA BISUALA liburuxka

Sorburu baratza proiektuarekin eta Ara!Gorputz kooperatibarekin elkarlanean, artearen indarra ekarri nahi izan dugu. Kolektiboan erein dugun liburuxka hau atera da lur hauetatik.