BASOA.

URTAROEN BEHATOKI

Basoak, inguruko mendietan ikusten ditugun zuhaitzak baino askoz ere gehiago dira. Ekosistema baten adibidea ulertzen laguntzen digute. Baso batean dauden izaki bizidun guztiak, animalia, landare, onddo eta bakteriak, elkarrekin bizi dira. Elkarren arteko beharra dute, orekaturik bizi baitira. Baina ekosistema horretan aldaketak eragiten badira oreka hori galdu eta ekosistema bera arriskuan jartzen da. Ekosistema horri ez dagozkion izaki bizidunak gehitzen edo desagertzen badira, ingurune horretako gainerako izaki bizidun guztiei eragingo die. Aldaketa horiek, ekosistema desagertzea edota bizi irauteko egokitzea ekar dezake. 

Denok dakigu basoak ez direla beti berdinak, etengabeko aldaketan daude. Urtaro bakoitzaren arabera kolore, fruitu, edota izaki ezberdinak antzemateko gai gara. Urtaroen aldaketa ziklikoa da, hau da, urtero errepikatzen den ekosistemen berezko aldaketa.  Masustak, gaztainak edota perretxikoak biltzera joateko ohitura handia dugu. Basoan, lore jangarriak aurkitu ditzakegu edota gaixotasunen aurrean laguntzen diguten sendabelarrak ere. Aipatutako fruitu edo landare guztiak ez ditugu urte sasoi guztietan aurkitzen, bakoitzak badu bere garaia. Ba al dakizu esaten noiz aurki dezakegu horietako baten bat?

Urtaroen aldaketa ziklikoak ekosistema guztietan gertatzen dira, horregatik elikagai guztiek dute sasoi bat, basokoak izan, baratzekoak izan, bai eta itsasokoak izanda ere.

BA AL ZENEKIEN SORO ETA LORATEGIETAKO BELARRAK ERE BADUELA BERE SASOIA?

Belarra ez da beti modu berean hazten, tenperatura jakin bat, argia, ura eta elikagaiak behar ditu. Elementu hauek behar bezala ez dituenean ez da hazten, bere burua babesteko erabiltzen duen modua da. Udazken amaiera zein neguaren hotzarekin belarraren handitzea eteten da eta udaberritik aurrera, berriz hasten da. Urtaroak aurrera egin ahala lorezain zein baserritarrak belarrak mozten ikus ditzakegu. Udako beroa gehiegizkoa denean ere, belarrak, babesteko modu bera bilatzen du eta tenperatura goxatu artean hazteari uzten dio. 

 

BIDASOA TXINGUDIKO ELIKAGAIAK