GERTUTASUNEKO ELIKAGAIAK. Km 0

Jatea ezinbestekoa da eta gure eskualdean jateko ekoizten dena ezagutarazi nahi dugu. Gure erakusketaren lupa LURRAREN EMAKORTASUNA, EKOSISTEMEN ZAINTZA ETA PERTSONEN OSASUNA HAINTZAT HARTZEN DUEN EKOIZPEN adibideetan jarriko dugu.

KM0 ELIKAGAIAK
Gure eskualdeko elikagaiek oso bidai txikia egin behar dute sortu diren tokitik gure platereraino. Gertutasun horrek abantaila ezberdinak ditu: urtaro bakoitzari dagokiona jateko erraztasuna ematen digu, freskoago eta egora hobean iristen da etxera eta gainera egin duen bidea motzagoa denez bidai horrek gutxiago kaltetzen du ingurumena.

Elikagaiak gure etxetik gertu ekoizten direnean Kilometro 0ko elikagaiak direla esaten dugu. Baina zein distantzia erreal da gertu? Zein baldintza bete behar da elikagai bat KM0koa dela esateko?

  • Gehienez 100km-ko erradioan jatorria izatea
  • Sasoiko produktuak izatea
  • Elikagaiak modu naturalean ekoiztea
  • Tokiko ekonomiaren susperketa eta tokiko ekoizleentzako bidezkoagoa den ekonomia bat, bitartekariak gutxituz eta ekoiztutakoaren etekinak ekoizlearen onurako dira.

Horrenbestez, KM0 elikagaiak ez dira bakarrik gure etxetik gertu sortutakoak. Ingumena errespetatzen duten nekazaritza ereduak erabiliz, tokiko ekonomia bultzatuz nekazari eta ekoizleentzako justuagoak diren lan baldintzak ahalbidetu eta banaketan kutsadura gutxiago sortzen duten elikagaiak dira.

EKOIZLEAK

Astiro Baratza, Sorburu Baratza, Xixare baratza, Patrick Larrondo, Ola Sagardoegia, CPIE Littoral Basque-Itsas Bazterra, Xabat Mendia, Iparreko Eztia, Bidasoako erlezainak, Oihanalde, Mendiari, Ostibar, Goxoan

ERALDATZAILEAK

Garua, Eskuz, Amona Margarita, Larrea, Irandatz kolegioa, Ola Sagardoegia*, Oihanalde*, Mendiari*, Ostibar*, Goxoan*

*Ekoizle-eraldatzaileak

KONTSUMO TALDEAK

Sorburu baratza*, Xixare baratza*, Labore Txingudi, Hendaiakoop

*Kontsumorako ekoizle taldea

AZOKAK

Hendaiako azokak: Herriko plaza eta Sokoburu

Hondarribiko azokak: Damarri eta San Pedro

Irungo Azoka

BA AL DAKIZU EGUNEROKOTASUNEAN JATEN DUZUNA NON SORTU DEN?

Euskal Herrian jaten dugunaren oso kopuru txikia sortzen da bertan, egia esan, oinarrizko elikagaiak sortzeko dugun ahalmena txikia da. Hala ere, ahalmen hori garatzeko aukera eta eskubidea dugu. Eskubide eta ahalmeni horri Elikadura-burujabetza deitzen zaio eta guztion artean ahalmen hori hobetzeko erronka dugu.

BIDASOA TXINGUDIKO ELIKAGAIAK