NEKAZARITZA EKOLOGIKOA EDO BIOLOGIKOA

Lurrak ematen duenari esker bizi gara, horregatik gure ardura da lurra zaintzea.

Lurrari eman eta eskaintzen dioguna bihurtzen da gero gure janari. Gure gorputzean, nutrizioan eta osasunean eragingo duen elikadura, alegia.

Gizakiak ingurumenarekiko harremanean antolatzaile onak edo txarrak izan gaitezke. Naturarekiko gauzak gaizki, ondo ala oso ondo egiteko gai gara. Nekazaritza biologikoak baliabide naturalak zentzuz erabilita, lurraren emankortasuna denboran mantentzeko eta hobetzeko helburua du. Modu horretan teknika ezberdinak erabiliz eta jatorri kimikoa duten produktuak erabili gabe elikagaiak eta ingurumena kutsatu gabe ekoizten da. Horregatik, antolaketa egoki baterako, naturak berak nola funtzionatzen duen jabetzea ezinbestekoa da. Ekoizpen ekologikoa bioaniztasunaren oreka mantentzean oinarritzen da naturak berak arazoei aurre egiteko dituen berezko moduak kontuan hartzen dituelako. Azkenik, ekoizpen eredu honek animalien ongizatea bermatzea oinarri du.

BA AL DAKIZU ZEIN EZBERDINTASUN DAGOEN EKOIZPEN EKOLOGIKOA, BIOLOGIKOA ETA ORGANIKOAREN ARTEAN?

Ez dago! Gauza beraz ari gara. Hizkuntzaren arabera hitz jakin bat erabiltzen da gehiago. Organikoa ingelesez bereziki, biologikoa frantsesez hitz egiterakoan eta ekologikoa hitza gazteleraz.

Euskaraz zein erabiltzen dugula uste duzu?

BIDASOA TXINGUDIKO ELIKAGAIAK