ERLEAK.

NATURAREN ZAINTZAILE

Eztia, propolia, jalea… Erlearen lanaren ondorio gozoak dira, gainera gaixotasun ezberdinen aurrean eragiteko ahalmena dute elikagai hauek. 

Hala ere, erleak elikagai ekoizle baino hamaika gauza gehiago dira. Planetaren biziraupenerako ezinbestekoak dira, horregatik diogu direla naturaren zaintzaile. Landareak polinizatzeaz arduratzen dira, horrek esan nahi du, haiei esker bizirauten dutela inguruko lore, landare eta fruituak. Eta ondorioz landare horiek jaten dituzten animaliak eta gizakiok gu geuk ere. Bioaniztasunaren zaintzaren arduradunak dira! Haiek gabe, ez legoke elikadura ekoizpenaren %75a. 

Erleak zaintzea ezinbestekoa da. Arrisku handiei aurre egin behar diete erleek une honetan: Klimaren aldaketak habitat edo bizitokien baldintzak aldatzen ari ditu. Uda luzeagoa eta beroagoa izatea adibidez, erleen ohiko bizitokiak gutxitzea eragiten ari da. Bestetik, nekazaritza intentsiboan erabiltzen diren sustantzia ez naturalak mehatxu dira erleen biziraupenerako. Gainera, espezie inbaditzaileek kaltetzen ari dituzte: Barroa eta liztor asiarra. Barroa erleei eragiten ari dien akaroa da eta erleak gaixotzen ditu. Liztor asiarra ordea, harrapakaria da eta etengabeko mehatxu erlearentzat.

BA AL ZENEKIEN BIDASOAKO ERLEZAINEK SOS ERLEAK ERLEEN SALBAMENDURAKO SAREA MARTXAN JARRI DUTELA?

Denok izan gaitezke erleen salbamenduaren aldeko ekintzaile baina sarean lorpen handiagoak egiten dira. hiru proposamen egiten dizkigute:

  • Erleentzako kutsakorrak diren sustantziak ez dituzten KM0ko produktu ekologikoak aukeratzea
  • Tokiko ekoizleen ezti ekologikoa kontsumitzea
  • Gure inguruko balkoi, terraza eta lorategietan polinizatzaileentzako erakargarriak diren landareekin polit jartzea.

BIDASOA TXINGUDIKO ELIKAGAIAK