TOKIKO ALTXORRAK.

GURE SAGARRAK

Sagar zukua, sagardoa, sagar erreak, sagar konpota, sagar-irasagarra, sagar-opila… Gure ohituretan sagarra kontsumitzeko hamaika modu dugu! Baina zergatik sagarrak eta ez beste fruitu batzuk?

Gure paisaia eta inguruan begiratuta, sagarrondoak dira gainerakoen artean nabarmentzen diren fruitu-arbolak. Hartu pentsatzeko une bat eta saiatu zaitez erantzuten zergatik ote. 

Bertakoa den fruta espeziea delako pentsatu dugu gehienok, ziur! Baieztapen hori erdi egia eta erdi gezurra litzateke. Sagarraren jatorria Asian dago, bai Asian! Ekialde hurbileko idatzi zaharretan sagarrari aipu egiten zaio, pentsa! Gizakiek euren bidaietan elikagaiak eta haziak garraiatu dituzte beti eta horrela iritsi ziren sagarrak gurera ere. Hain aspaldiko denboratan gertatu zen hori, ezen sagarrak geurera egokitu diren eta denboraren poderioz hemen bakarrik aurkitu daitezkeen sagar barietateak sortu diren 

Baina gizakiak badu zeresan handirik barietate horien mantenuan ere. Gurera ondo egokitutako sagarrei etekina atera diegun heinean, sagar horien erabilera indartu eta sagarraren kultura bera sortu dugu. Gure altxorrak direla esan dezakegu, bertako barietateak izateaz gain, gure kulturan erabilera handia eman zaielako eta gure parte bihurtu direlako: jateko, edateko, zein animaliak elikatzeko ere. 

Udazkenetik aurrera aurkitu dezakegun fruitua izanik, udako fruituek baino gehiago iraun dezake, horregatik fruitu honi etekina ateratzea errazagoa izan da.

BA AL DAKIZU EGUNEROKOTASUNEAN JATEN DUZUNA NON SORTU DEN?

Euskal Herrian jaten dugunaren oso kopuru txikia sortzen da bertan, egia esan, oinarrizko elikagaiak sortzeko dugun ahalmena txikia da. Hala ere, ahalmen hori garatzeko aukera eta eskubidea dugu. Eskubide eta ahalmeni horri Elikadura-burujabetza deitzen zaio eta guztion artean ahalmen hori hobetzeko erronka dugu.

BIDASOA TXINGUDIKO ELIKAGAIAK