ZIKLO AGROEKOLOGIKOAN ZEHAR BIDAIA
-KARTAK-
Labore Txingudik sostengatzen duen sistema agroekologikoak guztiontzat etorkizun osasungarriagoa eta bidezkoagoa izatearen bermea iragartzen du.
Karta hauen bidez, ziklo agroekologikoan zehar eragile bakoitzak duen garrantzia ezagutuko dugu: errespetutik lurra lantzen duen eta bere lanarengatik prezio justua jasotzen duen ekoizletik hasita, tokiko produktu iraunkorrak aukeratzen dituen kontsumitzaileraino.
Eragile guztiok elkarrekin ziklo bat osatzen dugu. Eredu agroekologikoarekin planeta zaintzen dugu eta ondorengoentzako bizitza bizigarriak ereiten ditugu.
**Klik egin HEMEN .pdf formatuan deskargatzeko.