ERAGILE KOMUNITARIOAK.

ELIKADURA ERDIGUNEAN BESTEENTZAKO ERE

Ekoizleen lan egiteko modu jasangarria eta kontsumitzaile arduratsuen antolatzeko moduak ikusi eta gero, elikagaiak era jasangarrian sortu, lortu eta erabiltzearen ibilbidea itxita geratzen dela irudi dezake. Baina pixka bat pentsatzen hasi ezkero, gure egunerokotasunean ez dugu etxean prestatutakoa bakarrik jaten. 

Jangelan, lanean, tabernan edo jatetxean, prestatutako janaria etxera eramatea, elikagaiak kontsumitzeko ohiko moduak dira. Ogia etxean egin badaiteke ere, askok eta askok egunero erosten dugu. 

Baina etxetik kanpo ere, tokiko elikadura erdigunean jartzea eta besteei eskaintzea erabaki duten aukera gehiago non aurkitu daitezke? Zorionez, badaude gure eskualdean!  Baten bat ezagutzen al duzu?

Okin edota taberna batzuk, janari prestatua eskaintzen duen denda edota ikastetxe bateko jangela ere! Eskaintza hauen atzean, tokiko elikagaiak eraldatu eta besteentzako eskuragai jartzen dituzten pertsonak edota taldeak daude ere

Taldean, komunitatean edota sarean elikadura erdigunean jarri eta gure ingurumenaren alde ideiak garatu eta martxan jartzen baditugu, lortu dezakegunaren inpaktua handiagoa izango da. Horrek emaitza hobeagoak lortu ditzakegula esan nahi du. Azken finean, elkarrekin lan eginez indar handiagoa lortzen baita.

GURE ESKUALDEAN ZEIN PAUSO EMATEN JARRAITU BEHARKO GENUKE?

Tokiko elikadura erdigunean jartzen duten adibide asko egon daitezke Txinguditik haratago, ziur! Hemen eraldaketarako bidea pixkanaka hasi da baina pauso gehiago eman beharko ditugu ezta? Elkarrekin hasi gaitezke ideiak partekatzen eta proposamenak egiten, horregatik, beste tokietan martxan jarri diren adibideak ezagutzen badituzu edota ideia berriak baituzu, elkar banatu itzazu!

PDFa deskargatu

Bidasoa Txingudiko Elikagaiak testu eta informazioa panel fisiko batzutan aurkeztu ngenituen Irun, Hondarribia eta Hendaian egindako erakusketa banatan.
Erakusketarako erabili genituen panelak PDFan deskargatu ditzakezu, zuk zeuk nahi bezala erabiltzeko.

BIDASOA TXINGUDIKO ELIKAGAIAK