Bidasoa Km 0

BIDASOALDEA ERE #ELIKADURASUBIRAUTZA-REN ALDE

Gaur egun, inoiz baino garrantzitsuagoa da komunitate eta norbanakoaren osasuna bermatzea, gertuko sareak indartzea eta elikadura subirautzan aurrera pausoak ematea, jaten dugunak berebiziko balioa hartzen duelako. 

Covid-19 krisiaren aurrean instituzioek hartutako neurriei erreparatuz gero, herrietako denda, taberna, komertzioak eta gainontzeko bilgune tokiak itxita izateko neurria hartu da, janari denda, farmazia eta oinarrizko bizigaien dendak salbu.

Aurrekaririk gabeko egoera honetan erabaki azkarrak hartu behar dira. Udalek, eraikin publikoak isterakoan, azokak ere itxi dituzte kasu askotan, dituzten ezaugarriak eta honek lehen sektorean, iada ahula dagoena, izan dezakeen ondorioak kontutan hartu gabe.

 

Honek eragin handia du ekoizle txiki eta baserritarrengan. Egoera horreri aurre egiteko ekimen desberdinak antolatzen ari dira Euskal Herrian zehar banaketa sistemak martxan jarriz edo zuzeneko onlin erosketak emateko aukerak sortuz.

Bidasoaldean ere, elikadura subirautzaren alde lanean jarraitzen dugu:

Ekoizle desberdinak beraien produktuak eskuragarri jartzeko ahaleginak egiten ari dira zuzeneko salmentaren bitartez adibidez Hondarribako Agroaldean;

  • Aldatsa baratza bezalako kontsumo taldeak beraien produktuen banaketarekin aurrera egiten dute, segurtasun neurri ahalik eta egokienak hartuz;
  • Labore tokiko produktuen kontsumorako denda-elkartea irekita jarraitzen du eta baserritarrei produktua saltzeko aukera ematen dio;
  • Hondarribiako azokako ekoizleak antolatzen ari dira azoka, beharrezkoak izango diren segurtasun neurriekin, berriz ere irekitzeko.

Denon osasuna eta ongizatearengatik, dei bat luzaten diogu jendarteari zein erakunde publikoei baserritarrak egiten ari diren lan hori babestea eta sustatzea.

 

Lan honetarako gure prestutasuna adierazten dizuegu.

 

Irunen, 2020ko martxoaren 30an

Bidasoa KM0 ekimeneko kideak

 

Bidasoa Km0 bertako produktua eta nekazaritza sustatzeko asmoarekin sortutako proiektua da. Eskualdeko nekazaritzaren inguruko aktoreak proiektuari lotzea bilatu da, plataforma sendoa eta iraunkorra sortzeko. Era berean, Gipuzkoan zein inguruko lurraldeetan dauden beste esperientziekin saretze lana egin da.

Produktu hauen amaierako kontsumitzailea jendartea denez, komunikazioak eta sentsibilizazioak garrantzi berezia dute proiektuan.

Epe ertain batean, eskualdeko jantoki kolektiboak bertako produktuarekin hornitzeko sistema diseinatu eta bideratzea du helburu.

Proiektuaren sustatzaileak diren Labore Txingudi, Aldatsa baratza eta Hiritik At kooperatibak, Eusko Jaurlaritzaren Nekazal Garapenerako dirulaguntzei esker, Bidasoa KM0 proiektua abiatu dugu 2018an.