Funtzionamendua

 

Denda arrunt baten erosotasun guztiez gain, bertako produktuen inguruan erabakitzeko aukera izango dugu kontsumo taldean. Dendaren ordutegien barrenean erosketak egin ditzakezu beste edozein lekutan bezala, baina bertako produktu guztiak hurbilak edota ekologikoak direnaren bermearekin. Gainera, kontsumo taldearen asanbladaren bidez, produktu berrien inguruko proposamenak egin ditzakegu, hau da, gu geu izango gara dendaren eta elkartearen inguruan erabakiak hartzen ditugunak.

Eguneroko lanak elkartearen langileen esku egongo da, beraz, lan karga bat izatetik urruti, bizitza era osasuntsuan bizitzeko erraztasunak baino ez dizkigu eskaintzen kontsumo taldeak.

Eta guzti honen parte izateko, ez duzu kontsumo taldeko elkarteko bazkide egin besterik!

 

Egin zaitez bazkide!

Bete itzazu hemen azpiko dauak Labore Txingudiko bazkidetza egiteko.


    * Derrigorrez bete beharreko datua

















    *24 digituko katea izan behar du, bi letra (ES edo FR) eta 22 zenbakiz osatutakoa.

    (Idatzi zenbaki guztiak jarraian, tartean hutsunerik utzi gabe)


    Ematen dizkiguzun datuak Labore Txingudi Elkartearen jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Elkarteko bazkideen datuak kudeatzeko sortutako fitxategia da, eta bere helburua Labore Txingudi Elkartearen xede soziala betetzea izango da.


    Edozein unetan erabil ditzakezu datuak atzitzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko dituzun eskubideak; bai eta beste eskubide batzuk ere, informazio osagarrian azaltzen denez; Horretarako Labore Txingudi Elkartearekin harrematan jartzeko laboretxingudi@gmail.com helbide elektronikora idatziz.

    Onartzen dut datu hauek Labore Txingudi Elkartearen titularitatea duen fitxategian gordetzea. Informazio osagarria irakurri eta onartu dut.