Gure kontsumo eredua aldatzera goaz!

 

Txingudiko kontsumoa, ekoizpena eta elikadura eraldatu nahi dituen irabazi asmorik gabeko elkartea gara.

 

Egin zaitez bazkide!

Zer da Labore Txingudi?

Bazkide gara

#Baietz200!

2020.urteko ekaina bitarte, erronka bat jarri diogu Labore Txingudi egitasmoari: baietz 200 bazkidetara heldu.

Horretarako zure laguntza behar dugu. Elikadura burujabetzarako bideak, kontsumo ohiturak aldatzea dakar.

 

Labore Txingudi

Uranzu kalea 13,

20304 IRUN

Txingudiko kontsumoa, ekoizpena eta elikadura eraldatu nahi dituen irabazi asmo gabeko elkartea gara. Bertako eta inguruko txokotako protagonistak (ekoizleak, elaboratzaileak, kontsumitzaileak…) elkartuko dituen elikadura kontsumo elkarte bat sortu nahi dugu. Horrela, gure herrian bertan dugun ekoizpena zein kontsumoa saretu eta era erosoan erabiltzeko aukera izango dugu.

Labore Txingudin bertako produktuak aurkituko ditugu beti, gure ingurukoak: garaian garaiko produktuak, fresko eta gertukoak. Bertako ekoizle eta banatzaileekin eraiki nahi dugun lankidetzari esker, hemengo produktu ekologiko eta osasuntsuak eskaini ahalko ditugu, konfiantza osoz. Labore Txingudik bertako produktuak jarriko dizkigu eskura, duten kalitateagatik, hemengoa kontsumitzea gustatzen zaigulako, bertako, zein munduko ekonomia eta lurrak babestu nahi ditugulako.

Egin zaitez bazkide!

Bazkidetu