Zer esan nahi du Labore Txingudiko bazkide izateak?
Labore Txingudin erosketak beste edozein dendatan bezala egin ditzakegu, baina produktuak tokikoak edota ekologikoak direla jakinda.
Gaur nola erosi nahi dugun erabakitzea da: tokiko ekoizleak babestea, ingurumena zaintzea, elikadura osasuntsuago baten alde egitea eta tokiko ekonomia indartzea.
Beste modu batean kontsumitu nahi duen komunitate baten parte izatea da.
