BIDASOA TXINGUDIKO ELIKAGAIAK
Bidasoa-Txingudiko elikagaiak, gure eskualdea abiapuntu harturik tokiko ekoizpen eta kontsumo arduratsuaren oinarriak lantzeko irakasle eta animatzaileentzako baliabide pedagogiko bat da. Lehen hezkuntzako azken maila edo zikloan dauden ikasleentzako aproposa.
Gaian barneratzeko 3 saioz osaturiko unitatea aurkezten dugu; gidarekin batera saio bakoitzera egokitutako material osagarriak, eta erakusketa aurkituko dituzue.
Erakusketako paneletan zehar, gelako edukia sostengatzeko testu baliagarriak aurkituko dituzue.

Bidasoa Txingudiko Elikagaiak
ERAKUSKETA IKUSI
BALIABIDEAK

LAN SAIOEN GIDA
Tokiko ekoizpen eta kontsumo arduratsua lantzeko 3 saioetarako gida. Saio bakoitzaren iraupena 55 minututakoa da baina talde bakoitzaren errealitatera egokitzeko malgutasuna ematen du.

1. ERANSKINA: AURKEZPENA
Lehen saiorako proposatzen den “jakintza neurketarako” taldekako lehiaketa. 10 galdera-erantzunez osatua.

2. ERANSKINA: ASTEKO HAMAIKETAKOA
Bigarren saiorako eduki osagarria. Elikagaien katalogoa eta hamaiketako fitxa.

3. ERANSKINA: MENDARI JASANGARRIA
Hirugarren saiorako eduki osagarria. Mendari jasangarria fitxa
