Datu pertsonalen babesa. Pribatutasun politika
Abenduaren 13ko Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoarekin bat, LABORE TXINGUDI ELKARTEAk ohartematen dio erabiltzaileari datu pertsonalen fitxategi automatizatu bat dagoela LABORE TXINGUDI ELKARTEA-ak sortua berak erabiltzeko, bere ardurapekoa, xede soziala betetzea helburu duena, bazkideekin harremana mantendu eta kudeaketa eta informatzeko. Baldintza orokor hauek onartzerakoan LABORE TXINGUDI ELKARTEAk erabiltzailearen datu batzuk bilduko dituela oanrtzen da, zerbitzua emateko ezinbestekoak direnak.
Fitxategien erregistroa eta formularioak
Bazkidetza formularioa betetzea ezinbestekoa da LABORE TXINGUDI ELKARTEko kide izan eta zerbitzuetara sarbidea izateko. Eskatzen diren datu pertsonalak ez badira ematen edo datuak babesteko politika hau ez bada onartzen, ezin da bazkidetza gauzatu. Abenduaren 13ko Datu Pertsonalen Babeserako Lege Organokoaren 15/1999 xedatutakoarekin bat, adierazten dizugu bazkide moduan erregistratzetik jasotako datu pertsonalak LABORE TXINGUDI ELKARTEA jabe duen fitxategi batean biltegiratuko direla, legez eskatzen diren segurtasun neurriak aplikatuta.
Datuen zehaztasuna eta egiazkotasuna
Bazkidea da ematen dituen datuen zehaztasunen eta egiazkotasunaren arduradun bakarra, LABORE TXINGUDI ELKARTEA horretatik etor daiteken edozein erantzukizunetatik libre dago. Bazkideek emandako datu pertsonalen zehaztasuna, indarraldia eta egiazkotasunak bermatzen dituzte eta datu horiengandik eratorri ahal den erantzukizuna bere egiten dute, kasu guztietan, eta behar bezala gaurkotuta mantentzeko konpromisoa hartzen dute. Bazkideeak onartu egiten du bazkidetza formularioan informazio osoa eta zuzena ematea. LABORE TXINGUDI ELKARTEAk ez du bere gain hartzen berak egin ez dituen informazioen edo beste iturri bat jatorri duten egiazkotasunaz, beraz ez du ardurarik hartzen informazio horren erabileratik etor daitekeen edozein kalteen gainean. LABORE TXINGUDI ELKARTEAk beretzat gordetzen du bere webguneetan jasota dagoen informazioa eguneratzeko, aldatzeko edo ezabatzeko eskubidea, eta ahal du informaziorako sarbidea mugatu edo eragotzi. LABORE TXINGUDI ELKARTEAk ez du erantzukizunik erakundetik kanpoko iturriek emandako informazioaren ondorioz erator daitezken oker, akats edo ez egitetatik eragin daitezken kalte edo galerengatik.
Xedeak
LABORE TXINGUDI ELKARTEAren xedea da bazkideekin harremana mantentzea eta kudeatzea, eta informazio lanak egitea.
Hirugarrenei datuak ematea
Datu emaileak webgune honen bitartez datuak ematerakoan, onartu egiten du LABORE TXINGUDI ELKARTEAk datu hauek hirugarren batzuri uztea, beti ere bazkideak eskatutako zerbitzu bat eskainia ahal izateko ezinbestekoa denean.
Datuak ikusteko, zuzentzeko, mugatzeko, ezabatzeko, ezeztatzeko eta aurkatzeko eskubidea nola gauzatu:
Datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, mugatzeko, ezabatzeko, ezeztatzeko eta aurkatzeko eskubidea gauzatu ahal izateko, eskaerak bidali ahal dituzue LABORE TXINGUDI ELKARTEAko helbide elektroniko honetara admin@laboretxingudi.eus edo posta arruntez Labore Txingudi Elkartea, Uranzu kalea 13, 20304 IRUN helbidera, erreferentzia moduan LOPD jarriz. Eskubide horiek gauzatu ahal izateko, eta Datuen Babeserako Agentziaren urtarrailren 19ko 1/1998 Instrukzioan ezarritakoaren arabera, beharrezkoa da zuk zure nortasuna egiaztatzea zure NANren edo Zuzenbidean onartua den beste agiri baten kopia bidal diezaiozula xxx (erakundearen izena)ri. Edonola ere, zure erregistroko datuen aldaketa edo zuzenketa sitean bertan egin ahal izango da, aurrez erabiltzaile eta pasahitzarekin identifikatuz.
Halaber, adierazten zaizu Datuen Babeserako Espainiako Agentzian (AEPD) erreklamazioa jar dezakezula LABORE TXINGUDI ELKARTEAk zuk eskaera egin eta hilabeteko epean erantzunik eman ez badizu. Kasu horretan zure erreklamazioa Datuen Babeserako Espainiako Agentziari bidali ahal diozu, Jorge Juan kalea 6, 28001 Madrid.
Segurtasun neurriak
TXINGUDI ELKARTEAk legez eskatzen diren datu pertsonalen babeserako segurtasun mailak hartu ditu, eta ahaleginak egiten ditu bere esku dauden gainerako neurri eta baliabide teknikoak jartzeko. ez dadin gertatu emandako datu pertsonalak galdu daitezela, oker erabili daitezela, alda daitezela, baimenik gabe erabil daitezela edo lapurtu daitezela. TXINGUDI ELKARTEAk ez du erantzukizunik: sistema elektroniko honen funtzionamendu operatiboan gerta litezken interferentzietatik, ez egiteetatik, etetetatik, birus informatikoetatik, telefono matxuretatik edo deskonexioetatik sor daitezken kalte eta galerena; telefono linietako akatsek edo gainkargek edo Datuak Prozesatzeko Zentruetako gainkargek sistema elektroniko honetan, internet sisteman nahiz bestelako sistema elektronikoetan sortutako atzerapen edo blokeoena; hirugarrenek TXINGUDI ELKARTEAren kontroletik kanpo sor dezaketen bidegabeko sarrerek sor dezaketen kalteena. Edonola ere erabiltzailea jabe izan behar da interneteko segurtasun neurriak ez direla gaindiezinak.
Onarpena eta baimena
Erabiltzaileak adierazten du datu pertsonalen baldintzen gaineko informazioa eman zaiola, eta onarpena eta baimena ematen dituela TXINGUDI ELKARTEAk datu pertsonalen tratamendu automatizatua egin dezan Datu Pertsonalen Babeserako Politika honetan aipatutako xedeetarako. Webgunean eskaintzen diren zerbitzuetako batzuk datu pertsonalen babesean berariazko aurreikuspenak jasota dauzkaten baldintza partikularrak izan ditzakete.
Nor garen
Gure web gunearen helbidea honakoa da: http:// laboretxingudi.eus.
Ondoko hauek dira jasotzen ditugun datu pertsonalak:
Iruzkinak
Bisitariek webgunean komentarioak uzten dituztenean, iruzkin inprimakian agertzen diren datuak biltzen ditugu, baita bisitariaren IP helbidea eta nabigatzailearen erabiltzailearen katea ere, spam-a detektatzen laguntzeko.
Zure helbide elektronikotiktik sortutako kate anonimo bat (hash deiturikoa) eman daiteke Gravatar zerbitzuari, berau erabiltzen ari ote den ikusteko. Gravatar zerbitzuaren pribatutasun-politika hemen dago eskuragarri: https:// automattic.com/privacy /. Iruzkina onartu ondoren, zure profilezko argazkia agerikoa izango da iruzkinaren testuinguruan.
Media
Webgunean irudiak kargatzen badituzu, saihestu inkrustatutako kokapen-datuak (EXIF GPS) dituzten irudiak. Webguneko bisitariek webguneko irudien edozein datu deskargatu eta atera dezakete.